Urkiola Parke Naturaleko erabilera tradizionaletan errotze handiena izan duena, abeltzaintza izan da eta horrexek lagundu du Urkiolako paisaiak gaur daukan itxura izan dezan.
Inguru batzuk (Mugarrakolanda, Urkiolamendi, Saibi, Zabalandi eta Tellamendi) ganaduak era hedagarrian erabili ditu, ganadu hori nagusiki bi motakoa delarik: ardia (“latxa” arraza, esnea ekoizteko erabilia) eta nagusia (behia eta behorra, okela ekoizteko erabiliak). Burututako erabilerak baztertu egiten du ganaduak artzainen laguntza izatea.
Ganadua kudeatzeko zazpi eremu ezberdin bereiz daitezke, eremu bakoitzak bere ezaugarriak eta arazo bereziak dituelarik. Eremu bakoitzean daudela uste diren ganadu-erroldak hurrengo taulan adierazten dira.
Eremua | Behiak | Behorrak | Ardiak | Ahuntzak | UGM |
---|---|---|---|---|---|
Mugarra-Aramoz | 245 | 104 | 2.046 | 453 | 723,9 |
Abadiño | 118 | 98 | 469 | - | 286,4 |
Ollargan | - | 15 | - | - | 15,0 |
Untzillatx | - | - | - | - | - |
Atxondo | 20 | 60 | 1.050 | 200 | 267,5 |
Oleta | - | 30 | 800 | - | 150,0 |
Aramaio | 15 | 50 | 650 | - | 162,5 |
Total | 398 | 357 | 5.015 | 653 | 1.605,3 |
UGM | 398 | 357 | 752 | 98 |
Gaur arte egin diren jarduketak larreak hobetu eta kontserbatzera bideratu dira, sastrakak kendu, ongarria bota edo zuzenketak eginda.
Kasuren batean, lehengo konifera landaketak belardi gisa birmoldatu dira, adibidez Eskuagatx, ganadua sarri joaten den eremua eta 800 eta 900 metroko altuera duena, konifera landaketak garatzeko muga daukana, beraz.
Gorbeialde eta Urkiola mendi nekazaritzako elkarteen bidez, hobekuntzak egin dira ganadu-azpiegituran, esate baterako ganadua biltzeko mahukak, askak, osasun instalazioak, etab. eraiki dira.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta