Urkiola Parke Naturalak 5.768 hektareako azalera dauka eta Aramotz-Eskubaratz (Eskuagatx) mendizerrak, Durango aldeko mendiek eta Aragio mendizerrak osatzen dute. Parkea Araba eta Bizkaiko herrialdeen artean dago eta bere baitan Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio daude.
Urkiola Parke Naturalera hainbat tokitik hel daiteke, bere mendi barrenetan zehar kokatzen diren biztanle-guneak mordo handi bat direlako. Hala ere, Parkearen erdialdera heltzeko erarik erosoena Durango eta Gasteiz batzen dituen BI-623 eskualde errepidetik joatea da, berau delarik Parkea iparraldetik Hegoaldera, erdi-erditik banatuta, zeharkatzen duen errepide bakarra.
Urkiola mendatera Gasteiz (30 km.) eta Durango (10 km.) batzen dituen BI-623 errepidetik heltzen da. Kotxez joan gaitezke eta mendatean bertan dauden aparkaleku zabaletariko edozeinetan aparka edo garraio publikoa erabilita Gasteiz/Durango bidea egiten duen autobusez igo (Continental Auto, Tf. 945286466).
Bilbotik edo Donostiatik etorriko bazina, heltzeko erarik hoberena A-8 autopistaz (Interbiak) etorri eta Durangon irtetea da; hor BI-623 errepidea hartuko duzu.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta