Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Urkiola Parke Naturala

Baso ustiapena


Urkiolako Santutegiaren ikuspegia atzean Alluitz mendia daukala.Udaldia

Aurrekontu publikoen kontura, 1990-2006 aldian, zuhaitz hostozabalen 148 hektarea landatu dira (batez ere pagoa, urkia eta haritza), eta erretxinatsuen 37 hektarea (douglas izeia, laritza eta sitchensis izeia) Parkeko lurralde osoan zehar.

“Urkiola Basoak” herri-basotik urtean batez besteko 2.275 metro kubiko zur atera da, gehiena mehazketa erara eta 1995-2004 aldian zehar.

Parke barruan lurrak dituzten jabe pribatuek urtean batez besteko 30 hektarea ebaki dute, 9.000 metro kubiko ingururen kopuru baliokidea. Datu horiek azken 13 urteetako batezbestekoa direnez, urtetik urtera desberdinak izan daitezke; horrela, adibidez, 1996an 11,5 hektarea ebaki zen, eta 1999an 73,5 hektarea.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta