Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Urkiola Parke Naturala

Sarrera


Amanecer en el Parque Natural de Urkiola
Amanecer en el Parque Natural de Urkiola.

Urkiola 1989ko abenduaren 29an deklaratu zen Parke Naturaltzat baliabide naturalak babestu eta kontserbatzea ziurtatzeko asmoz, mendi horietako ustiapen tradizionalak mantenduta eta era berean bultzatuta.

Parkea Aramotz mendizerrak, Durangaldeko mendiek eta Arangio mendizerrak osatzen dute, Bizkaiko Itsasoko uren eta Mediterraniokoen muga-lerroa eratzen dutenak hain zuzen. Bere azalera 5.768 hektareakoa da eta zortzi udalerri hartzen ditu (zazpi Bizkaiko Lurralde Historikokoan eta bat Arabakoan). Hauek, hain zuzen: Abadiño, Zornotza, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio, azken hau Arabakoa. Abadiñoko Udalerria bigarrena da Parkeari azalera ekartzen (%22)

Urkiola Parke Naturalera hainbat tokitik hel daiteke, bere mendi barrenetan zehar kokatzen diren biztanle-guneak mordo handi bat direlako. Hala ere, Parkearen erdialdera heltzeko erarik erosoena Durango eta Gasteiz batzen dituen BI-623 eskualde errepidetik joatea da, berau delarik Parkea iparraldetik Hegoaldera, erdi-erditik banatuta, zeharkatzen duen errepide bakarra

Urkiolako paisaiak gizatarkuntza maila handia dauka, lurralde horretan gomutaz aurreko garaietatik burutu diren erabilera eta okupazioaren eraginez. Hori gorabehera, aberastasun handiko paisaia da, Euskal Herriko markoan benetako kalitateduntzat eta eremu atlantikoko mendien adierazgarritzat har daitekeelarik.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta