Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Urkiola Parke Naturala

Historia, tradizioa eta kultura


Urkiolako Santutegiaren ikuspegia atzean Alluitz mendia daukala.

 


Urkiola Parke Naturala eratzen duten Haitzek baliabide kultural, historiko eta arkeologiko garrantzitsuak bere baitan dituen balio natural eta paisajistiko handiko esparrua eratzen dute, baliabide horiek, euren aldetik, urteetan zehar ahozko tradizio, mito, elezahar eta ipuin tradizio zabal bat sortu dutelarik.

Santutegiaren eremutik kanpo Urkiolan ez dago bizidunen beste gunerik, Parkeko beheragoko alderdietan sakabanaturik dauden baserri banaka batzuk baino. Baserriak esan gura du normalean tamaina txikiko zabalera duen eta hango bizilagunek euren eskuekin landu eta laboratzen duten eta derrigorrez bertan bizi behar diren lurraren jabeak diren leinu bat edo batzuk daudela.

Baserriak etxe barruan behe solairua eta gehien ere beste bi solairu izan ohi ditu. Beheko solairuan ukuilua egon ohi da, goikoan bizilekua eta gorengoan garautegia edo kamara.

Despopulaketak eta inguruko naturak mitoak eta elezaharrak asmatzea eragin zuten, inguruko eta Euskal Herri osoko ezagutuena Marirena delarik. Mari Jainkosa Ama Lurraren pertsonifikazioa eta jeinu maskulino guztien erregina da. Bi seme-alaba ditu, Atarrabi eta Miketazt, batak ongia eta besteak gaizkia irudikatzen duten eta beti aurrez aurre dauden bi jeinu. Mari Urkiola inguratzen duten mendietako haitzuloetan bizi da, nahiz eta maiteen duen zuloa Anbotoko horma bertikalean dagoen “Mariren koba” den.

Ingurua kristau bihurtu zen astiro-astiro. Urkiolako lehenengo ermita VIII edo IX. mendean data liteke. Mendeetan aurrera, Urkiola garrantzia hartuz joan zen leku estrategiko eta pasabide legez, erromesen premiei aurre egiteko eliza zabalagoak eta ospitale bat eraiki ziren, baina sute batek guztia erraustu zuen.

Gaurko Santutegia XIX. mendearen amaieran hasi zen eraikitzen eta amaitu barik geratu zen obra neoerromanikoa da. Aurreko eliza bota egin zen, 1870ean eraikitako dorrea zutik utzita eta oraindik ere zutik dirau.

Santutegiaren eraikuntzaren paralelo, ermitak eta erromerietan etortzen ziren bisitariak eta erromesak hartzeko guneak agertu ziren. Jai nagusiak urtarrilaren 17a, San Antonio Abadearen jaia, eta ekainaren 13a, Paduako San Antoniorena dira.

Eraikitako ermiten artean Jesukristorena, Gurtze Santuari dedikatua eta Santa Apolonia edo Santutxoarena nabarmendu behar dira, biak Santutegitik oso hur eta duela gutxi berriztaturiko galtzada batek batuak.


 

Urkiolako Santutegia, San Antonio Abadeari eta Paduako San Antoniori dedikatua.

 

Kristautasunaren zantzuak Urkiolan.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta