Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Santutegia eta ermitak

Beste ermita batzuk


Bi ermita nabarmentzen dira, Santutegitik kasik distantziakideak direnak eta honekin eta bien artean galtzada batek batzen dituenak: Santa Apolonia eta Kristo Santua. Santa Apoloniaren ermita, herrian “Santutxoarena” lez ezaguna, Urkiolan isolaturik dago, Urkiolagirreren hegoaldeko mendialdean, Santutegiaren eskuinaldetik joanda 200 metro ingurura, Gasteizko antzinako galtzadaren ondoan eta pagadi baten erdi-erdian. Garai batean Gurutz tokiaren zeregina betetzen zuen, erromesak hantxe geratzen zirelako Santutegira heldu aurretik, penitentzia edo santuari egindako promeserako prestatzeko, eta asko ortozik oinez joaten zen galtzadatik Santutegiraino. Iturri baten gainean eraikirik dago eta bere urek bertute sendagarriak dituela uste da. Tradizioaren arabera, hagineko mina daukanak iturri horretako ura hartu behar du ahoan, hiru edo zazpi itzuli eman ermitari eta ura gero ermita barruan bota Santari erregu eginda. Eragina izateko, aurretik kredo bat errezatu behar da eta amaitzean beste bat. Santa Apolonia Durango aldeko dentisten zaindaria da. Dirudienez, sasoi batean ermitaren azpitik Errepidea pasatzen zen.

Santutegiaren ipar-ekialdean, errepidean, Kristo Santuaren ermita dago, herrian “Kristoren ermita” lez ezaguna. Hau ere galtzada batekin dago Santutegiarekin lotuta. Aurrekoa legez, antzina Gurutz tokiaren izaera zeukan. Erromesak han ortozik jartzen ziren Santutegira joan aurretik eta damu-ekintza egiten zuten. Urkiolako Santutegia eta Kristo Santuaren eta Santa Poloniaren (Apolonia) ermitak Saibi Errekako jolas-eremutik hur dauden monumentuak dira.


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta