Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Antonio Santuen Santutegia

Sarrera


Egunsentia Urkiola Parke Naturalean
Egunsentia Urkiola Parke Naturalean.

Urkiolako Santutegia izen bereko mendizerran dago, Bizkaia Jaurerriko Abadiño Elizatearen ertz batean.

Eusko Autonomi Erkidegoko geografi erdialdean kokatzen da.

Bere ingurune naturala edertasun ikaragarrikoa da.

Itsas mailatik 750 metro ingurura kokaturik, mendi izugarriz inguraturik dago, kareharrizko benetako mendi-puskak, azpimarragarrienak Anboto, Larrano, Aluitz (Alluitz) Haitz txiki (Astxiki), Unzilahaitz (Untzillatx), Mugarra, Eskubaratz (Eskuagatx) eta Saibi direlarik. Bere inguruan belardi ederrak eta zuhaiztiak ditu: urkiak, pagoak, haritzak, haltzak eta pinuak.

Jatorrizko patroia edo titularra San Antonio Abadea da, baserriaren eta animalien santu babeslea.

Tradizioak esaten du Paduako San Antoniok, Bizkaiko bere senideak eta ingurua ezagutzera etorri zen bidaian, Urkiolatik pasatzean, bertako Ospitalean igaro zuela gaua eta San Antonen ermitan eman zuela meza.

XIII. mendetik bi Santuak dira Santutegiko buru.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta