Situación
Menú principal
“Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoa” deritzan zerrendan Parkeko 13 landare-espezie agertzen dira. Hurrengo taula honetan aurkezten dira aipaturiko espezieak, zer mehatxu mota duten eta zein lekutan aurkitu diren zehaztuta:
ESPEZIEA | MEHATXU MOTA | HERRIA |
---|---|---|
Aster alpinus | Mugarra, Udalatx | |
Berberis vulgaris | Alluitz, Untzillatx | |
Gypsophila repens | Anboto | |
Tozzia alpina | Anboto | |
Allium victorialis | Anboto | |
Armeria pubinervis | Anboto | |
Huperzia selago | Anboto | |
Ilex aquifolium | Urkiola, Saibi, Urkiolagirre | |
Narcissus asturiensis | Leungana | |
Narcissus pseudonarcissus gr. nobilis-varduliensis | Mugarra, Aldazitala, Saibi | |
Pinguicula lusitanica | Urkiola | |
Taxus baccata | Anboto, Eskuagatx, Aramotz | |
Veratrum album | Anboto, Saibitd |
Arriskuan dauden landareei dagozkien mehatxu faktoreen artean, abeltzaintza, zapalketa, landare bilketa, ugaltze arazoak, gune hezeen lehortzea, baso ustiapen desegokia, landare-populazio batzuen kopuru urria eta klima aldaketa dira aipagarrienak. Parkea Erabilera eta Kudeaketa Gidatzen duen Planak (PRUG) zehazten du landare-populazio mehatxatuen segimendua eta zaintza, baita landareon bizitokien ingurumen baldintzak. Habitat edo bizitoki “urriak” eta “zaurgarriak” zaindu beharra, horretarako behar diren neurriak bideratuz. Lehentasunezkotzat jotzen dira, batetik, “haitzetako landarediaren babesa eta berreskurapena” eta, bestetik, “Parkeko turbategi eta esfagnadiena”. Haitzetako landarediari dagokionez, abeltzaintzaren presioa gutxitu beharra ikusten da. Horretarako, ahuntz taldeak kendu eta zenbait eremu hesiz inguratu beharko litzateke, oraindik egiteke gauza bata nahiz bestea. Turbategi eta esfagnadiei dagokienez, inbentarioa egin da eta hesi bidez babestu.
Goian aipatutako babes neurriok ez dira landaretza kontserbatzen laguntzen duten bakarrak, izan ere PRUG delakoak araudi berezia xedatu du baso autoktonoak babesteko. Era berean, giza jarduera ezberdinen erregulazioak biodibertsitatea kontserbatzea duenez helburu, eragin positiboa izan dezake landareen babesean.
Denok lagun dezakegu landaredia kontserbatzen. Horretarako, aintzat hartzekoak dira hurrengo aholku hauek:
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta