Urkiola Parke Naturalak naturaz gozatu ahal izateko ahalbide ugari ematen dizkigu bisitarioi. Mota askotako jarduerak egin ditzakegu, hala nola, kirola, aisia edo natura begiratzea.
Parkearen ahalbideei buruzko informazioa eskuratu gura duenak onena izango du Urkiola mendatean dagoen Toki Alai Interpretazio Zentrora zuzentzea, bertan dagoen Urkiolako flora eta faunari buruzko erakusketan ikasi eta gozatu ahal izango duelako.
Hainbatean, mendi hauetako erakargarritasun handienetako bat xenda-zaletasuna da, hemen egin daitezkeelako hala ibilaldi xumeak nola ahalegin nahiko gehiago eskatzen duten mendi igoerak.
Ausartagoak direnentzat, Atxarte haitzarteko hormak eszenategi paregabea izango dira euren gaitasunak proban ipintzeko. Zailtasun mota guztietako ehunka eskalada-ibilbide aukera ditzakegu eta ziur gaude erakarriko zaituztela.
Anima zaitez, bada, eta zatoz gure mendietara naturaz gozatzera; ibilita, eskaladak eginda edo Urkiolako santutegia inguratzen duten pago hostotsupeetan atsedena hartuta besterik barik.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta