Urkiola Parke Natural deklaratzearen helburuetariko bat, biztanleria ingurune naturalera hurreratzea izan da, ingurune horri buruz jendeak duen ezagutza gehitzeko eta, halaber, bera kontserbatzeko premiaren gainean sentsibilizazio handiagoa lortzeko. Helburu horiek lortzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak Toki Alai Interpretazio Zentroa sortu zuen eta hortik era askotako jendeari zuzenduriko informazio, hezkuntza eta dibulgazio jarduerak burutzen ditu. Aipatu jarduerak garatzeko, Parkeak, Interpretazio Zentroaz gain, zentroaren beraren ondo-ondoan dagoen Letona Korta baserria dauka eta, orobat, Parkeko sarbide-eremuetan zehar banaturik dituen informazio panel ezberdinak ere.
Toki Alai Interpretazio Zentroa eta Letona Korta baserria Saibi mendiaren ekialdeko maldan daude, Urkiola mendatetik metro gutxitara. Zentrora heltzeko Urkiola mendatera heldu behar da Gasteiz eta Durango batzen dituen BI-623 errepidetik eta Bizkarra jatetxeko aparkalekutik irteten den ormigoizko mendi-pistan zehar 200 metro inguru egin. Sarbidea seinalaturik dago errepidean eta zentroraino bertaraino hel dateke autoz. Autobus partikularrean datozenek komeni da gogoan izatea Urkiola mendatera Otxandiotik etorri behar dutela, 10 metro baino luzera handiagoa duten ibilgailuek debekaturik dutelako Durangotik etortzea.
Toki Alai Interpretazio Zentroak Urkiola Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkor bat dauka. Bertan ikus-entzunezko bat ikus daiteke eta, baita, sai kolonia bat zuzenean bideo kamara baten bidez ere eta, halaber, ibilbideei, puntu interesgarriei eta Parkearen eta inguruen gaineko Informazio turistikoari buruzko informazioa eskuratu ere. Letona Korta baserria eskoletako programetarako eta jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak etab. prestatzeko erabiltzen da.
Zentroaren helbidea da:
Toki Alai Interpretazio Zentroa
Urkiola Mendatea
48211 URKIOLA
Tfno. 946814155
e-maila: espacios.naturales.protegidos@bizkaia.net
Web orria: www.bizkaia.net
Jendea hartzeko ordutegia:
Neguko ordutegia
Goizez 10:30-14:30
Arratsaldez 15:30-17:30
Udako ordutegia
Goizez 10:00-14:00
Arratsaldez 16:00-18:00
*Egun guztietan dago irekita (izan ezik abenduaren 25a, urtarrilaren 1a eta 6a).
*El cambio de horario se efectúa con el cambio de hora oficial.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta