Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Eskalada Atxarten

Sarrera

Aitz-Txikiko murruak ilunabarrean; estanpa ahaztezina eskalada egun atsegingarri baten ostean.

Atxarte da Aitz-Txiki eta Alluitz mendien artean dagoen haitzarte zoragarri eta ikusgarriaren izena. Abadiño udalerrikoa da eta Urkiola parke naturalaren barruan dago. Izenak berak adierazten digu toki horren izaera, benetako haitz artea delako. Aitz-Txiki eta Alluitzeko malda malkartsuak eskalatzaileen gozamena diren harkaitz ikaragarriz, haitz zorrotez eta murruz beteta daude.

Eskalada-bideetakoren bat egitera Atxarteko horma bertikaletara joaten diren eskalatzaileen artean guztiz ezagunak dira Usokobetagane, Saukukogane, Sorginkobetagane, Urrestei eta beste hainbat kareharrizko haitz zorrotz.

Atxarte historia handiko lekua da, hormapeetan dauden eta gure asabek babeslekutzat erabili zituzten koba batzuetan J. M. Barandiaranek aurkitu zituen Paleolitikoko aztarnek adierazten duten legez (duela 25.000 urtekoak baitira).

Azken hamarkadetan Aitz-Txiki eta Untzillatxeko horma bertikal, murru eta haitz zorrotzek eskalatzaileen hainbat belaunaldi ikusi dute han zehar ibiltzen eta gaur egun Atxarten Euskal Herriko eskalada eskola garrantzitsuenetako bat daukagu.

Asko izan dira Atxarteko hormetan eskalada-bide paregabeak ireki dituzten eskatzaileak, esaterako Urresteiko Hegoalde klasikoa, Denen bidea Eguzkiarren, Eros eta Tanatos Sorginkobetaganen edo Perestroika Usokobetaganen.

Horma handiak eta txikiak, eskalada zailak eta errazak, ondo ekipatuak edo erdizka ekipatuak; Atxarten 400 eskalada-bide baino gehiago dago aukeratzeko moduan, mendiz inguraturiko leku liluragarri hartan guztiok eskaladaz gozatzea, laratroa eskuan hartuta, posible egin duten hornitzaileei esker. Harrobiek erakusten duten paisaia samingarria gorabehera, haranak, hala ere, bere lilura gordetzen du eta ondo merezi du bisitatxo bat egitea.

 


Leire eta Zigor El coño de la Bernarda igotzen (7a) Sorginkobetaganen (hirugarren murrua).

 

Mikel borrokan Usokobetaganeko Movimientos epilépticosetan (Atea) (7c+).

 

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta