J. M. Barandiaranek eta T. Aranzadik gidaturiko hastapenetako ikerketa faseetatik honantz, Urkiolako eremu horretako lehen biztanleei buruzko informazio baliotsua galdu da. Hona hemen Historiaurreko Ondarea kaltetu duten kausa nagusiak:
- Harrobiak.Harrobietako lanak Urkiola inguruko aztarnategi arkeologiko batzuk hondatu ditu. Mañarian kareharria erauzteko lanen ondorioz kobazulo barruko lau aztarnategi desagertu dira: Sailleunta edo San Lorentzo, Atxuri I, Atxuri II eta Azkondo. Abadiñon barriz Astakoba eta Asuntze kobazuloak Hondatu dira.
- Baso ustiapena. Basoak ustiatzeko erabiltzen diren teknikek (luberritze intentsiboak, pista jotzeak, e.a.) kalte gogorra egiten diote Bizkaiko Ondare Arkeologikoari, hainbat ikerlarik salatu duten bezala (Uriarte 1998; López Quintana eta Bazeta 2001).
- Ezkutuko ehiza.Ezkutuko ehiztariek ere eragina izan dute, batez ere kobetako Ondare Arkeologikoan. Bada ezkutuan egindako miaketen lekukotasunik Urkiolako zenbait kobatan, aztarnategi batzuen estratigrafia hein handi batean eraldatuz, batez ere Azkondoko koban.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta