Begien aurrean hedaturik daukazu Parkea, txundidura eta jakingura sortzen dizula.
Kareharrizko mendi altu eta harkaiztsuak, zeinen inguruan hegazti harrapariek arranditsu planeatzen duten; erreka gardenek zeharkatzen dituzten haran sakon eta itzaltsuak; animalia espezie anitzek bizitokia duten baso hostotsuak; ganaduek lasai hausnarrean dauden larre ederrak… Beharbada ez dakizuna edo imajinatu ere egiten ez duzuna zera da: hortxe bertan, zure oinen azpian, begiratzen eta miresten duzun paisaia horren barrunbean, mundu magiko eta misteriotsu bat dagoela. Milaka urteko mundua, non, gure egungo gizarte zaratatsu eta biziki azkarraren aldean, denbora gelditu egin dela baitirudi, bestelako dimentsio erlaxatuago bat aditzera emanez.
Mundu bat baino unibertso oso bat, zeinetan formak, isiltasuna eta iluntasuna, magikoki elkartuz, bizidun bihurtzen diren. Printzipioz, behintzat, hortaz gozatzeko zoria duten gutxi batzuei – espeleologoei– erreserbaturiko mundua.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta