Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Mikologia

Sarrera



Zizak batzeko ohitura gure inguruan zaharra den arren, Abadiñoko lehenengo talde mikologikoa (errakuntza salbu) 1992. urtean hasi zen funtzionatzen, antolaketaren arduraduna Arrano Kultur Taldea izan zelarik. Bere eginkizun nagusia, urteroko bilketa, sailkapen eta erakusketa mikologikoa zen.

GEREDIXA Elkarte Mikologikoa 2004. urtean sortu zen, legeak eskatzen dituen betebehar formalekin: estatutuak, IFZ,… Bazkideak gaur egun berrogeita hamarretik gora dira eta gaurko lehendakaria F. Zubero da. Gizarte Egoitza Traña-Matienako Errota Kultur Etxean dauka eta harremanerako telefonoa Lehendakari Jaunarena da: 677637433

Urtean zehar egiten diren jarduerak, hurrengo hauek dira:

Urteroko bilketa, sailkapen eta erakusketa mikologikoa urriaren hasieran egiten da. Sailkapena egiteko jakitun paregabeak dauzkagu: Daniel Palacios, “Bobby” Gallastegi,…

“Euskal Herriko loreak eta zizak” gaiari buruzko argazki lehiaketa, urteko erakusketarekin batera.

Mendira irteerak eta ondoren batutako espeziei buruzko informazio-berbaldia.

Ziza dastapena, herriko jai ezberdinetan: San Blas, San Trokaz,…

Mikologiari buruzko bestelako berbaldiak.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta