Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza pozoitsuak

Kuleto faltsua

Matamoscas
Amanita muscaria – Kuleto faltsua

Muscarius hitzetik (lat) = euliei dagokiena.
Izen arrunta = (eusk.) Kuleto faltsua, (gaztel) Falsa oronja, matamoscas, (frantses.) Fausse oronge.

TXAPELA: 6 cm-tik 20ra arteko diametroa, globo-itxurakotik konbexura bitartekoa, gero zabala, distiratsua edo pitin bat likina; ertza pitin bat ildaskatua izaten du eta euriarekin desager daitezkeen garatxo zuri ugariz beterik egoten da. Kolore gorri distiratsua, gorri/laranja kolorekoa, batzuetan euriagatik hori/urrera kolorgetua izaten delarik.

LAMINAK: Estuak, laminatxoekin, sabeldunak, askeak, zuriak, batzuetan zertxobait horixkak.

OINA: 10-20 x 1-3 cm-ra bitartekoa, erraz bereizten dena, zuria, leuna, zirkulu zentrokideek eraturiko erreboil biribilduriko batek oinaldean loditua, kotoi-itxurakoa, eraztun zabala daukana, zintzilikaria, zuria eta ertz horixkarekin.

MAMIA: Zuria eta kutikularen azpian laranja kolorekoa, eta ez zaio nabaritzen ez zaporerik ez usainik.

HABITATA: Udan eta udagoienean konifera eta hosto erorkorren basoetan. Ugari-ugaria.

JANGARRITASUNA: Pozoitsua.

OHARRAK: Euri asko egiten duenean arriskutsua da, Amanita .caesarearekin (kuletoarekin alegia) nahas daitekeelako. Kuletoa (gorringoa, arrautza perretxikoa, kuletroa, arrautzetoa) asko arraroagoa da gure artean; honek, bestalde, lamina eta oin horiak ditu. Behar bada, kuleto faltsu horixe da marrazki eta pelikuletan gehien erabiltzen den ziza eta agian berau da irudikatuena ere.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta