Situación
Menú principal
Sinonimoa: Amanita rubens Quelet
Rubescens hitzetik (latin) = Gorritzen dena. Bere mamiaren gorritasun bereziagatik.
Herri izena =(eusk.) Galdakao Lanperna (ardotsua), (gaztel.) Amanita vinosa, frants. Oronge vineuse).
TXAPELA: 5 cm-tik 15era arteko diametroa. Hemisferikoa, gero konbexua eta azkenean hedatua. Kutikula pitin bat likina, kolore zuri/gorrixkatik marroira, ardo orbainekin, kolorez guztiz aldakorra. Ertza ez-ildaskatua. Garatxo zuri/urdinxkak.
LAMINAK:Zuriak, zabalak, trinkoak, adinarekin arre/gorrixka bihurtzen dira.
OINA: 5-15 x 1-3 cm-koa, zurixkatik ardotsura, oinerantz lodituz doana, arbi-formako erreboilean, normalean larbek erasotakoan, amaitzen delarik. Eraztun mintz-antzekoa, zabala, esekia, ildaskatua, zuri/arrosakara, ertz oxkarratuarekin.
MAMIA: Zuria, zauriekin gorritu egiten da, samurra, usainik gabea, zapore gutxi nabaria edo zerbait mingotsa.
HABITATA: Udaberriaren erditik udazkenera arte baso mota guztietan. Gure inguruan gehiago ematen da pinudietan.
JANGARRITASUNA: Jangarri ona; 70ºtik gora prestatzeko ardura izan behar da. Gordinik pozoitsua da.
OHARRAK: Espezie ugaria eta forma eta tamainetan oso aldakorra. A.spissa, A.franchetii eta A,pantherinarekin nahas daiteke, azken hori pozoitsua da gainera, baina horietako bati ere ez zaio mamia zaurietan gorritzen.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta