Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Antonio Santuen Santutegia

Gainbegiratu bat Historiari


Urkiolako Santutegiaren ikuspegia, atzean Alluitz (Aluitz) mendia duela
Urkiolako Santutegiaren ikuspegia, atzean Alluitz (Aluitz) mendia duela.

Ez dugu ezagutzen eraikuntzaren data zehatza, baina zantzu batzuek IX. mendea izan zela iradokitzen dute.

Hasiera batean ermita izan ote zen eta, dirudienez, ermitau jainkozaleren baten kargupean zegoen.Dakiguna da Ospitale edo Ostatu bat zeukala.

Kontserbatzen den dokumentazio idatzia XV. mendekoa da.Santutegi berria 1646an inauguratu zen eta 1870ean bere kanpai-horma oraintxe daukan dorre bihurtu zuten.

Basilika handia eraikitzen 1899. urtean hasi ziren eta bere oin-egitura orain ere ikus dezakegu.

Lehenengo bi zatiak 1914an eta 1925ean inauguratu ziren eta On Mateo Mugika gotzainak sagaratu zituen 1933an.

Gero behin baino gehiagotan saiatu ziren Santutegia amaitzen, baina arrazoi bat edo beste dela ahaleginok ezerezean geratu ziren.Obra amaitu barik geratu da.

Bizkaiko elizbarrutiak Euskal Elizbarrutietako Misioen ardurapean utzi zuen Santutegia eta harrezkero misiolari ohien talde bat dago beretaz arduratuta.

Misiolari talde horixe izan da Santutegi ospetsu horren bizitza indarberritu eta hobekuntza-obrak hala Santutegi barruan nola kanpoan egin dituena.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta