Gune naturaletako ingurumen-hezkuntza hezkuntza-tresna oso garrantzitsua da gaur egun, irakastegi askotako eskola-curriculumean sartuta egoterainokoa, hain zuzen. Zentzu horretan Parkeak ingurumen-hezkuntzako programa ezberdinak eskaintzen ditu ia-ia sortu zenetik. Gaur, jardunaldi bateko 8 programa ezberdin eskaintzen dizkie batez ere Haur Hezkuntzakoei eta Lehen Hezkuntzakoei, nagusiki inguruneak eta Toki Alai erakusketa bisitatu, dinamizazio jolasak egin, hegaztiak ikusi eta abarretan datzanak. Hezkuntza lana, batez ere, Toki Alai interpretazio zentroan eta Letona Baserrian burutzen da.
Hezkuntza programak eskola-aldi bakoitzera egokituta daude eta Parkearekin zerikusi duten gai ezberdinei erantzuten diete (fauna, pagadia, gizakia, mitologia).
Eskaintza Bizkaiko eta Arabako ikastetxe guztiei egiten zaie eta horiek bisita irailean zehar itundu behar dute Toki Alaira deituta (tf. 946814155).
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta