Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Toki Alai Interpretazio Zentroa

Bisitari ugaritasuna


Toki Alai Interpretazio Zentroak urtean batez beste 16.000 bisitaritik gora hartzen ditu eta horietatik 6.500 bisita itunduetan datozen eskola-umeei dagozkie. Urtero ikastetxeetako 160 taldetik gora bisitatzen dute Parkea Toki Alaik eskaintzen dituen ingurumen hazkuntzako programetariko bat burutzeko.

Grafikoan ikus daiteke azken urteetan etorri den bisitari kopurua.


 


Asteburuetako eta oporraldietako bisiten jatorriari dagokionez, aipatu behar da gehiengoa Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik datorrela, nahiz eta azken urteetan beste autonomia erkidego batzuetatik eta, baita, beste herrialde batzuetatik ere (Frantzia, Alemania, Bretainia Handia, Holanda, Estatu Batuak, etab.) datozen bisitarien ugaritasun handiagoa nabaritzen den. Bisiten jatorria Eusko Autonomi Erkidegoko herrialdeen arabera (2004ko datuak).


 


Jatorria Autonomia Erkidegoen edo Espainiako Estatuko gainerako probintzien arabera (2004ko datuak).

 


Toki Alaira etortzen diren eskola-ume eta partikularrez gain, azpimarratu behar da Parkeak antolatzen dituen dibulgazio eta sentsibilizazio jardueretan egon ohi den parteharmena. 2004. urtean 475 lagunek hartu zuten parte aipatu jardueretan eta 2005ean 525ek.


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta