Urkiolara milaka lagun joaten da urtero mendi-ingurune zoragarri batean naturaz gozatzera. Asteburuetan jendea batez ere albo herrietatik eta Euskal Herriko gainerako lekuetatik etorri ohi da; oporraldietan eta zubietan, ostera, Espainiar Estatuko eta beste herrialde batzuetako jende askok bisitatzen du Parkea. Datozen bisitariei Parkeari buruzko informazioa ematen dien puntu nagusia Toki Alai Interpretazio Zentroa da. Toki Alaiko pertsonalak Parkeaz eta inguruneaz gozatzeko baliabide aukera zabalari buruzko informazioa ematen die, interpretaziorako ibilbideetatik hasi eta albo-herrietan lo egiteko lekuetaraino. Bertan eskuratu daitezke halaber ibilbideen liburuxkak eta mapak, Parkeari buruzko gida tematikoak (fauna, flora, zizak, etab.), ostatuei buruzko liburuxkak, posterrak, kamisetak, etab. ere.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta