Situación
Menú principal
Urkiolako habitat garrantzitsuena harkaiztegia da eta Parkeko ornodun interesgarrienak bertan bizi dira. Ingurune horrek ezaugarri bereziak ditu eta faunak horietara egokitu behar du. Animaliak eguraldi gogorraren mende dagoen leku batean bizi dira eta neguan haize gogorrak, elurtzak eta izotzak jasan behar izaten dituzte; udan, berriz, tenperatura beroak haitzetan, janari eskasia, etab.
Narrastien artean ikus daitezke horma-sugandila eta sugandila iberiarra, iparraldeko suge leuna eta sugegorri kantabriarra. Horma-sugandila Anbotoko tontorrean bertan ere ikusi izan da, 1.300 m baino goragoko altueran.
Urkiolako mendietako harkaiztegien zabalerak Parkean dagoen fauna baliotsuenaren parterik garrantzitsuenari, gehienbat praktikan habitat horretan baino bizi ez den hegazti-faunari, ematen dio babesa. Azpimarratzekoak dira paseriformeen artean buztangorri iluna eta mendi-tuntuna, eta harraparien artean belatxinga moko horia eta moko gorria, belea, haitz-enara, harkaitz-zozo gorria eta sai arrea, sai zuria, belatz handia eta belatz handia.
Neguan Atxarte haitzartean ikus daiteke Pirinioak edo Picos de Europa bezalako mendi garaiagoetatik etorritako harkaitz-txoriren bat.
Suge honek 80 cm-rainoko luzera izan ohi du eta kolore urdinxka edo marroia. Gorputz estilizatua eta buru txikia ditu. Orbain ilun matsalko bat du bizkarrean zehar sakabanatuta. Normalean lepotik eta begian zehar marra ilun bat izan ohi du. Begiak nini biribila du. Praktikan sugandilak baino ez ditu jaten. Zirikatzen bazaio erasokorra da eta hozka egiten du, baina ez du kalterik egiten.
Sugegorri honen luzera ez da heltzen 60 cm-ra. Gorputz sendoa eta buztan mehea ditu. Buru txikia dauka eta mutur leuna, irtenunerik gabea. Bizkarra kolore arreduna dauka eta bizkarrean sigi-saga marroi ilun markatua du. Begiko ninia luzanga eta bertikala da. Batez ere ornodun txikiak jaten ditu. Erabat iheskorra da eta arriskuaren aurrean ihes egiten du. Bere hozkada pozoiduna da.
Kurloia baino zerbait handiagoa eta gorputz trinkoduna. Moko barrenean orbain horia du eta eztarrian pintarratu argia. Hegoak gaztaina kolore gorrixkakoak dira eta punta zuri findunak. Haitzen gainean pausatzen da sarri eta batetik bestera jauzika ibili ohi da. Batez ere intsektuak eta beste ornodun batzuk jaten ditu.
Korbido honek 36-39 cm-ko luzera du eta kolore beltza eta moko horia ditu. Belatxinga, taldekidea da eta talde handiak ikus daitezke Alluitz eta Anbotoko tontorretatik hur. Udan batez ere intsektuak jaten ditu eta gainerako urtaroetan haziak eta mendigoizaleek uzten dituzten janari hondakinak. Habiak haitzen irtenunetan eta zuloetan egiten ditu. Oso fidakorra da eta ez du beldurrik izaten janari bila hurreratzeko orduan.
Tamaina handiko saia, 250 cm baino gehiago zabalera neurtzen duena. Kolore arre horia du eta burua lumatxa zuri laburrez estalita eduki ohi du. Lepoaren atzeko aldean lepoko zuri moduko bat dauka, gazteetan luma arre gorrixkaduna izan ohi dena. Mokoa guztiz sendoa da eta bere hegaldi nekaezinetan aurkitzen duen haratustela urratzeko balio dio. Urkiolako populazioa 60 bikotek baino gehiagok osatzen dute eta koloniarik handiena Mugarrakoa da, bikoteen erdia baino gehiago bertan baitaude.
Kolore zuriko sai txikia, haratustelaz elikatzen dena. Hegoetako luma arraunlariak kolore beltzekoak dira eta hegaz dabilenean ondo ikus daitezke. 170 cm-ko zabalera neur dezake. Hegazti migratzailea da; negua Afrikan pasatzen du eta Urkiolara otsailaren amaieran edo martxoan heltzen da. Habiak ez ditu egiten kolonietan, elkarrengandik nahiko urruti baino. Parkean 7 bikoteraino kontatu dira, ebaki ezberdinetan banatuta.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta