Situación
Menú principal
Pantherinus hitzetik (lat) = Panterari dagokiona. Bere kolore eta itxuragatik
Izen arrunta = (eusk.) Lanperna txarra, (gaztel.) Amanita pantera (frantse.) Amanite panthère.
TXAPELA: 4 cm-tik 12ra arteko diametroa, gaztetan globo itxurakoa, gero hemisferikoa. Ertz ildaskatua, txapelean plaka zuri-zuriak eta zirkulu zentrokideetan jarriak izaten ditu. Kolore marroi iluna, gris-marroia. Giro hezea dagoenean likina.
LAMINAK: Askeak, zuriak, estuak eta lamelulekin.
OINA: 6-12 x 1-2 cm, zilindrikoa, zuria, betea eta gero hutsa, meheagoa goiko aldean, eraztuna erdi inguruan, zuria. Oinaren inguruan bolba erdaindua helikoide edo zirkulu formako zenbait eraztunekin.
MAMIA: Zuria, trinkoa ez dena, hezea. Zapore gozoa, usainik gabea.
HABITATA: Udan eta udagoienean hosto erorkorretako basoetan gure inguruan.
JANGARRITASUNA: Guztiz pozoitsua.
OHARRAK: Spissa taldeko lanpernekin, erreboil sustraigarria daukanekin, eta Galdakao Lanpernarekin, mamia zaurietan gorritu eta erreboil guztiz ezberdina duenarekin alegia, nahas daiteke.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta