Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza pozoitsuak

Esnegorri faltsua

Lactarius torminosus – Esnegorri faltsua – Bora

Torminosus hitzetik (lat) = Kolikoak edo tripalak eragiten dituena.
Izen arruntak = (eusk.) Esnegorri faltsa, (gaztel.) Níscalo falso.(frantse.) Lactaire toisonné

TXAPELA: 4 cm-tik 10era arteko diametroa, konbexua gero leuna, kolore arrosa-haragia, arrosa-gorria, inguru zentrokide gorrixkekin, feldroduna edo iletsua, ertz kiribildua eta artiletsua. Kutikula gutxi bereizgarria.

LAMINAK: Hasieran zurixkak, gero krema kolore pitin bat arrosak, estuak, finak, lamelulekin, pitin bat dekurrenteak.

OINA: Zurixkatik arrosa-haragira bitartekoa, betea, gero hutsa, zilindrikoa edo behean meheagoa, arantsua, batzuetan hobitxoak dituelarik.

MAMIA: Trinkoa, gogorra, fruta usaina, zapore mikatza, zurixka edo arrosa-haragia. Latex zuria, mikatza.

HABITATA: Udan eta udazkenean urkidietan.

JANGARRITASUNA: Pozoitsua, digestio-arazoak eragiten ditu.

OHARRAK: Lactaruis Deliciosus esnegorriarekin nahas daiteke, baina esnegorria pinudietan baino ez da irteten eta Lactarius Torminosus esnegorri faltsua urkietan eta latexa zuria dauka.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta