Situación
Menú principal
Phallus hitzetik (lat) = Zakila. Gaztetako formagatik.
Izen arrunta = (eusk.) Hiltzaile berdea, (gaztel.) Cicuta verde, oronja verde. (frants.) Oronge verte, amanite phallöide
TXAPELA: 7 cm-tik 15era arteko diametroa. Gaztetan arrautza antzeko txapela, gero hemisferikoa eta azkenean zabaldua. Giro hezea dagoenean likina izan ohi da, kolore aldakorra izaten du, horitik berdera, batzuetan ia-ia marroia, eta zuria Alba aldakian. Ertz leuna, normalean ez du izaten estalkiaren plaka formadun hondakin zurixkarik.
LAMINAK: Zuriak, estuak, askeak, lamelulekin, sabel itxurakoak.
OINA: -15 x 1-2 cm. Liraina, zilindrikoa, goiko aldean meheagoa, zuria edo pitin bat berdexka, eraztun zuriarekin, garaia, bolba zabala, zaku-formakoa, mintzezkoa.
MAMIA: Zuria, pitin bat berdea kutikularen azpian, zuria, gaztetan usain gabea eta kiratsa heltzen denean.
HABITATA: Udazkenean, baso mota guztietan. Ugaria
JANGARRITASUNA: HILTZAILEA. Ale batek hil dezake lagun heldu bat.
OHARRAK: Hauxe da ziza guztien artean arriskutsuena, ugaria delako. Bareek janda egon ohi da, eta horrek frogatzen du herri-sineskeria batzuk, hau da, animaliek jandako zizak onak direla diotenak, erabat gezurrezkoak direla. Erraz nahas daiteke Russula Virencens gibelurdinarekin, baina honek ez du ez bolbarik ez eraztunik, Russula Heterophylla gibel berde orri zuria, aurrekoa bezalakoarekin eta Tricholoma sejunctum ziza berde-beltzarekin, baina honek ere kolore antzekoa izan arren ez dauka ez eraztunik ez bolbarik eta gainera garratza da. Aldaki asko ditu kutikulako kolorearen arabera.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta