Situación
Menú principal
Bidaldia: 6 Km.
Iraupena (joan eta etorri): 3 h 15 min.
Desnibela: 740 m.
Sailtasuna: Ertain handia.
Sasoirik onena: Udaberria, uda eta udazkena.
Puntu interesgarriak:: Atxarteko Jesukristoren ermita, harrizko zubia, Atxarteko antzinako errotaren aztarnak, kareharrizko harkaiztegia, harkaiztegiko hegaztiak, panoramika.
Atxarten dagoen goiko aparkalekutik, harrobiak baino apur bat gorago dagoenetik alegia, ondo markaturik dagoen bidezidor bat ateratzen da ezkerraldetik, aldapa gogor bat igotzen du Aitz-Txikiko hegoaldeko maldaren barrena estaltzen duen ehun urtetik gorako pagadi baterantz. Pagadiaren gainean Aitz-Txikiko murruak jaikitzen dira eta hor, giro ona egiten badu, eskalatzaileen kordada ugari ikusiko ditugu horma bertikaletatik gora igotzen. Behingoan bidezidorra Intxaurralde baserritik datorren bide zabal batera heltzen da eta handik minutu gutxira pago zahar batzuek eta goi-tentsioko dorre izugarri batek babesturiko Genzelaiko larredietara heltzen da. Hemen goi-tentsioko lineari jarraituko diogu Artola muinorantz sigi-sagan igoz hasieran harritzatik eta gero larre eta pago zaharretatik.
Artola muinora heltzen garenean eskuinera joko dugu eta diagonalean jarraituko dugu mendiko ipar-ekialdeko alderantz, mendiko goiko aldera heltzen lagunduko digun ubide maldatsu bat aurkitu arte. Ubidetik irtetean aldapa gogor batetik igoko dugu haitz eta larre artetik bizkarrera heldu arte, erpin geodesiko bat koroatzat daukan tontorraren hondo-hondora hain zuzen. Bizkarraren beste aldera hobe da larregi ez agertzea, gure azpian ibarraren sakon-sakoneraino doan ehunka metrotako hormatzar bat amiltzen delako. Gailurretik ikuspegia izugarria da eta Anbotoraino doan bizkar luzea ikus daiteke. Ibilbide hori trebatuek baino ez dute egin behar, Alluitzeko tontorra utzi bezain laster Infernuko zubi edo deabruaren pasabide beldurgarria egin behar baita.
Gu gailurretik paisaia miresteaz konformatuko gara eta itzulerako bidea igo garen leku beretik egingo dugu.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta