Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ibilbideak Atxartetik

Atxarte-Asuntze


Urkiolako paisaia, Asuntzetik, bere distira osoan balioesten da.

Fitxa teknikoa

Bidaldia: 8 Km.
Iraupena (joan eta etorri): 2 h 30 min.
Desnibela: 570 m.
Zailtasuna: txiki ertaina.
Sasoirik onena: Urte osoa
Puntu interesgarriak: Kareharrizko harkaiztegia, harkaiztegiko hegaztiak, Atxarteko eskalada eskola, pagadiak, Atxarteko Jesukristoren ermita, harrizko zubia eta Atxarteko antzinako errotaren aztarnak.

Ibilbidearen deskripzioa

Atxarten dagoen goiko aparkalekutik, harrobiak baino apur bat gorago dagoenetik alegia, ondo markaturik dagoen bidezidor bat ateratzen da ezkerraldetik, aldapa gogor bat igotzen du Aitz-Txikiko hegoaldeko maldaren barrena estaltzen duen ehun urtetik gorako pagadi baterantz. Pagadiaren gainean Aitz-Txikiko murruak jaikitzen dira eta hor, giro ona egiten badu, eskalatzaileen kordada ugari ikusiko ditugu horma bertikaletatik gora igotzen. Behingoan bidezidorra Intxaurralde baserritik datorren bide zabal batera heltzen da eta handik minutu gutxitan pago zahar batzuek eta goi-tentsioko dorre izugarri batek babesturiko Genzelaiko larredietara heltzen da.

Bidea gorantz joaten jarraitzen du hego-ekialdeko norabidean Alluitz barrenetik larre eta pagadietan zehar. Alluitzeko harrizko gailurren gainean saiak ikusiko ditugu hegaz eta udaberrian eta udan, agian, sai zuriren bat belatxinga moko horien ondoan. Ibarraren beste aldean urki, haltz, lizar eta beste zuhaitz mota batzuen baso zabal batek Urkiolagirreko iparraldeko malda estaltzen du.

Igoera, egia esan, luze egiten da, baina Amillako iturriaren ondoan egindako geraldi batek atsedena hartzeko balioko digu Asuntze muinoraino eroango gaituen azkeneko tartea hasi aurretik, eta Asuntzen Pol-Pol iturri ospetsua aurkituko dugu.

Oraindik indarrik badugu, Asuntzetik Larrano muinora joan gaitezke edo, bestela, Anbotora bertara, Parkean dagoen altuera handienera hain zuzen.

Asuntze muinotik jaitsiera igoera egin dugun bide beretik egingo dugu.

 


Jesukristoren ermita, atzean Eguzkiarre horma daukagula. Tradizioaren arabera, ermita hau atze-atzean daukan koban bizi ziren lamien erasoaldiak gerarazteko eraiki zen.

 


Bidea pagadian zehar doa gora.

 


Pago orriak eta loreak.

 


Gure gainean Alluitzeko harkaitz-puska.

 


 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta