Situación
Menú principal
Bidaldia: 4 Km.
Iraupena (joan eta etorri): 1 h 15 min.
Desnibela: 200 m.
Zailtasuna: Txikia.
Sasoirik onena: Urte osoa.
Puntu interesgarriak: Tontorretik panoramika ederra, interes historikodun lekua (Gerra Zibila) ganadu ingurua, basoak
Ibilaldia Toki Alai Interpretazio Zentroaren ondotik abiatzen da. Aparkalekua baino metro batzuk beherago ezkerrera hartuko dugu (eskuinera behetik bagatoz) Parkeko mapa dakarren panel baten ondoan eta baso-bide zabal batetik jarraituko dugu.
Bidea gorantz doa (10 minutu inguru) altzifre oihaneztapen baten ondotik eta gero txilardi eta otadidun inguru argiago batera heltzen da; han panoramika zabaldu egiten da eta inguruko mendi ikaragarriak ikusten dira. Ezkerretik eskuinerantz agertuko zaizkigu Saibi bere harrizko gurutzearekin, Eskuagatx, Mugarra Mañariako herriaren gainean eta Untzillatx.
Egun garbietan iparralderantz Biosferako Urdaibai Erreserbako Laida hondartza ikusteko aukera izango dugu. Igoera labur bat egin ondoren baso-bidea zelaitik doa eskuineko bidetik bidaltzen gaituen seinale bat dagoen bidegurutze batera heldu arte. Pinudi bat zeharkatu ondoren larre zabal batera helduko gara eta handik Gorbeiako mendigunea ikusiko dugu hur-hur. Saibiren tontorrera heltzeko (945 m) ez zaigu besterik geratzen larrean zehar tarte labur bat egitea baino. Saibin borroka odoltsuak egin ziren Espainiako gerra Zibilean eta gurutzean dagoen plakan han hildako gudarien oroitgarri den inskripzio bat irakur daiteke. Inguruetan trintxeren eta bonben aztarnak bereiz daitezke oraindik. Gurutzearen ondoan orientazio mahai bat ere aurkituko dugu eta berak lagunduko digu Urkiola Parke Naturaleko gailur gehienak identifikatzen.
Itzulera igoerako bide beretik egiten da.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta