Situación
Menú principal
Bidaldia: 10 Km.
Iraupena (joan eta etorri): 2 h 45 min.
Desnibela: 270 m.
Zailatsuna: Txiki ertaina (ez da gomendatzen behe-lainodun egunetan egitea).
Epokarik onena: Udaberria, uda eta udazkena.
Puntu interesgarriak: Panoramika, Pol-Pol iturria, esfagnadiak, Santa Barbara ermita, ganadu inguru garrantzitsua.
Urkiola mendatean hasiko dugu eta Santutegiaren ondotik pasatu ondoren (hor ere aparka daiteke) Urkiolagirrera igotzeko jarraitu beharreko norabidea adierazten duen zutoin bat aurkituko dugu. Alanbrada bat pasatu eta urkidi bat zeharkatu ondoren emeki-emeki igotzen da larre zabalez beteriko bizkar berdean zehar eta ordu erdi batean tontorreraino helduko gara. Ibilaldi horretan Parkeko kareharrizko paisaia multzoko panoramika ikusgarriekin gozatuko dugu, batez ere aurre-aurrean agertzen den Alluitzeko gailurreria. Urkiolamendin, postontziaren ondoan, erpin geodesiko bat eta Urkiolako mendi batzuk eta eremu urrutiagoetako beste batzuk ezagutzen lagunduko digun orientazio mahai bat aurkituko ditugu.
Tontorretik bizkarrean zehar Asuntze muinoraino jaitsiko da eta han metal-urdun Pol-Pol iturria aurkituko dugu. Asuntzeren muinoan seinale adierazgarri batzuk dituen zutoin baten ondoan hasten den ondo seinalaturiko bidezidor batek Larrano muinoraino eroango gaitu ordu laurden batean eta han Santa Barbara ermita txikia aurkituko dugu. Larrano larrez inguraturiko leku atsegin bat da eta Alluitz-Anboto gailurreriaren erdi-erdian dago. Handik Atxondo ibarra geure oinen azpi-azpian ikusiko dugu eta, baita, Alluitzeko tontorrera eroaten duen bizkar ikusgarri eta arriskutsua ere.
Asuntze muinora itzulita, Urkiola mendaterako itzulera Urkiolagirre bere hegoaldeko maldatik altuera erdian zeharkatzen duen mendi-bidetik egingo dugu.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta