Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Espeleologia Urkiolan

A-1



Zailtasun maila: Ertaina

Arriskua: Txikia

Barrunbe hau erdi naturala erdi artifiziala da, meatze lanetan izan dituen aldaketen kariaz; baina aldaketok, koba desitxuratu beharrean, oso giro berezia eman diote, oraindik han dauden meatze egiturek kobaren ilunetan ematen duten belztasun ilun baina liluragarriak harriduraren eta liluraren arteko sentipena sortarazten duelarik.

Irispidea:

Abadiñoko Sagasta auzotik abiatuz, Axperaino doan pistatik igoko dugu, eta han, bide erdia egina dugunean, bidegurutze bat aurkituko dugu puntu gorenean. Leku honetan eskuinerantz joko dugu, autoak aparkatzen diren zelai txiki batera heldu arte. Hementxe hartuko dugu Larranorantz doan mendi-bidea; hesia igaro eta aldapa pike bat igo ondoren, barrunbearen aho txikia ikusgai izango dugun gorune batera helduko gara, Alluitzeko hormetan, gauden lekutik 100 m. gorago, eta Ekialderantz 60 metrora. Gutxi erabilia den bidexka bat har dezakegu, ahoraino bertaraino garamatzana, nahiz eta tarteka hango belar finak bidexka hori estaltzen duen.

Deskribapena:

Ahotik 12 metro ingurura sarrera-arrapala ipini eta tamaina handiko sala batera jaitsiko gara; hemen bi aukera dugu, edo 15 metro inguruko beste putzu txiki batera jaistea azken putzuaren bururaino, edota leku berera eramango gaituzten meatze galeriak zeharkatzea. Guk bigarren aukera hau gomendatzen dugu.

Meatze tunel txikietatik igaroz, leiho ñimiñoek argituriko beste sala batera helduko gara. Hemendik, 3 metro inguruko putzu txiki batera jaitsiz, 10 m. diametro eta 30 inguru sakonerako hondoratze gune batera helduko gara, bertan zenbait meatze galeria eta zurezko antzinako egiturak hauteman daitezkeelarik; 3 metro inguruko esku-banda bat jarriz gure ezkerretara, aipatutako azken putzura iritsiko gara meatze galeria baten bidez.

Putzu hori 12 metro pasatxoko ebakia da, beheranzko maldadun sala batera garamatzana, zeinetan meatze galeria bat baino gehiago batzen diren, eurotariko bat bereziki luzea eta forma oso erregularra izateagatik nabarmentzen dena. Galeria hau, batzuetan, urez betetzen da.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta