Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Urkiolako espeleologia

Baltzola


Baltzola – Galeria zapalak

Zailtasun maila: Txikietan Ertaina

Arriskua: Txikia

Beharbada, Anbotoko Damarenaren ondoren, Urkiola Parke Naturaleko barrunbe ezagunena dugu. Hainbat elezaharrekin lotua, koba hau antzinatetik ezagutzen da, nahiz eta GEMA espeleologia taldeak 1994ko urtean esploratu zuen lehen aldiz era sistematikoz, haren morfologiari dagokion plano topografiko bat jasoz. Gaur egun, koba horren Atari handia mundu mailan ezagutzen da, izan ere nonahitik etortzen baita bertara hainbat eskalatzaile, grabitate legearen aurka lehiatzera, eskalada maila ia lortezina duten irispideetatik saiatuz.

Irispidea:

Dimako Indusi auzotik abiatuta, ibaia zubi batetik zeharkatu eta asfaltozko errepidetik baserri bateraino helduko gara. Leku horretatik aurrera jarraituko dugu pistatik gorune batera heldu arte; bide horretatik Gibeldarren ahoa ikusi ahal izango dugu ezkerretara. Gorunera heldu eta batera, ezkerretara irteten den bidexka hartuko dugu, Baltzola kobaren Atari handiraino eramango gaituena.

Deskribapena:

Ez da behar material berezirik. Desnibela sortzen duten malkar batzuk diren arren, gainditzen nahiko errazak dira, ez baitago horma bertikalik.

Barrunbeak labirinto itxura du, orientatzea zail gerta daitekeelarik. Halere, ez dugu aholkatzen bidea seinaleztatzeko zintak eta kordelak erabiltzea, ingurumena ez kaltetzearren batez ere. Kobak lau maila ezberdin ditu, bata bestearen gaineko benetako pisuak eratuz koban zeharreko ibilbidearen zenbait gunetan; tamaina ezberdineko galeria zokoak, salak, gune zapalak, katazuloak, baita zenbait lurjausi edo putzu ere, nahiko erraz jaitsi daitezkeenak.

Zeharkaldi ezagunena Baltzolako Atari handitik abiatzen da eta galeria nagusia zeharkatzen du Gibeldar ahoraino. Lehenengotik sartzen den argitasunak galeria erdira arteko ibilaldia errazten du. Atari handiko eskuinaldetik labirinto gunera sar daiteke eta Gibeldar ahoraino heldu, arroila txiki batetik jaitsiz. Beste aukera bat, Gibeldar ahoaren azpiko marmita fosil handiaren barrura iristea dugu, galeria nagusiaren ezkerraldetik errekari jarraituz.


 

Baltzola – Galeria nagusia

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta