Urkiolako mendiak kareharrizko haitzez osatuak dira gehienbat. Erlatiboki “gazteak” dira, izan ere orain dela 50 milioi inguru urte eratu ziren, lurraren adinarekin (3.500 milioi urte baino gehiago) konparatuz gero, oso gutxi. Jatorriz, mendiok osatzen dituen kareharriak itsasoan du sorrera, moluskuen eta krustazeoen hondakinez osaturiko itsas hondoko arrezife erraldoietan. Itsas handi zabal horren ur maila jaitsi zenean, arrezife haiek sedimentatuz eta fosilduz joan ziren astiro-astiro, kareharrizko masa erraldoiak sorraraziz. Gerora, etengabeko mugimendu tektoniko oso bortitzen kariaz eraturiko lurrazalaren tolesturei esker, egun ezagutzen ditugun itxurako mendikateak sortu ziren azkenean.
Ikusten ditugun mendi ahaltsu eta harkaiztsu horiek ez dira ematen duten bezain gogor eta trinkoak; haien gainera jausten den euriak, tantaz tanta, disolbatu egiten ditu, ikusi batean hauteman ez arren, denborari itzuri ezin zaion prozesu kimiko baten bidez.
Urak atmosferatik karbono oxidoa hartzen du eta intentsitate apaleko euri azido bihurtzen da; ur hori kareharriaren gainean erortzean, harkaitzaren kaltzio karbonatoa desegiten du, arrailduren eta zirrikituen artetik barrurantz irristatzen denean, eta poliki-poliki karbonato hori sabai-zoruen hormetan uzten du, estalaktitak, estalagmitak, koladak eta era guztietako formazioak sortuz.
Urak sorrarazitako barrunbeak mota bat baino gehiagokoak izan daitezke:
Era berean, itxura eta barne-paisaia ezberdinak gerta daitezke:
Urak era askotako formazioak sortzen ditu:
* Estalaktiten edo beste formazio batzuen cm. bakar bat osatzeko, 100 urte inguru behar dira, batez beste.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta