Javi Calvok 1987an sortu zuenetik, GEMA espeleologia Taldea (web loturarekin) Urkiola Parke Naturaleko koben ikerketaz arduratzen da. Ordutik hona, 330 barrunbe aurkitu dugula esan dezakegu, horietatik 150 baino gehiago topografiatu eta ia beste guztiak esploratu eta ikertu ditugularik. Aurkitutako koben artean, batzuk gainontzekoetatik nabarmentzen dira, adibidez Baltzolako kobazuloa, luzeena eta ezagunena delako, Abaro-Jentilzubi sistema zeharkaldi gisara, Anbotoko Dama bere eduki mitologikoagatik, Arriluzea sakonena izateagatik, eta Jentilkoba, goranzko altuera handiena duelako; gainerako kobazuloek ere bakoitzak bere berezitasunak dituzte. Jarraian, Urkiola Parke Naturaleko barrunbe garrantzitsuenak aipatuko ditugu:
Garapenagatik:
- Baltzola (Dima), 2.140 m.
- Barronbarro-Larrakoarri Sistema (Dima), 2.100 m (oraindik esplorazio fasean)
Desnibelagatik:
- Arriluzea (Mugarra), -270 m
- Jentilkoba (Mugarra) –95 m eta +130 m (225 metroko desnibela guztira)
Tamainagatik:
- Kobaerreta (Untzillatx) kobazuloko Ferrer sala, 100 m luze, 30 m zabal eta 50 m altuerakoa.
Putzu sakonenak:
- AN-15 (Anboto), P55 (55 metro bertikaleko putzua)
- Anbotoko Dama, P50
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta