Zailtasun maila: Txikia
Arriskua: Txikia
Urte askotan zehar, katalogo ezagunen arabera, inguruko barrunbe handiena izan da, harik eta Jeltilkoba eta kilometro bat baino gehiago osatzen duten gainerako barrunbeak esploratu arte. Barrunbe erosoa eta xumea da, zeinen zabalera poliki-poliki estutuz doan, azken galeria zapalera jotzen duen gune nahiko hertsira heldu arte. Barrunbe hau oso ezaguna da, bertan barruan Ursus Spaelus hartzaren zenbait hondakin aurkitu zelako, zeinetariko batzuk Mañariko Itsas Museoan ikus daitezkeen.
Irispidea:
Urkuletako San Lorentzo ermitatik abiatu eta Aperribai antzinako harrobira doan pista hartzen dugu. Apur bat aurrerago, etxe baten parean, eskuinetara bira egin eta barrunbearen ahora helduko gara handik metro gutxitara.
Deskribapena:
Sartu eta batera, 10 metrotik gorako altuera duen sala daukagu, eskuineko horma kolada batzuez apainduta. Arranpa pike batek garamatza salara, non ibilbide bihurgunetsua hasten den. Astiro-astiro igotzen jarraitu eta “Ilargiaren Galeria” deritzonera iritsiko gara, izan ere haren zorua gure satelitearen ezaugarriak gogorarazten dituzten sakonune edo kraterrez beterik baitago. Altuera urriko galeria, zailtasunez egiten da aurrera, nahiz eta metro gutxiko tartea izan.
Ondoren, beste galeria eder aparta hasten da, “Tours-en Galeria” deitua, halako formazio edo presa naturalen ugaritasunagatik. Garai aktiboan, urez gainezka daudenean, ikuskari oso bitxia eskaintzen dute.
Azken tramuan katazulo labur baina neketsuan zehar sartuko gara; ezkerretara 7 metroko putzu txiki bat dago, non ur emari urri bat hondoratzen den. Galeria zapal batean zehar jarraituko dugu, altuera gero eta txikiagoko bihurtuz joango dena. Zazpi metro inguruko zabalera duen arren, 30 cm-ko altuera txikiak ez du uzten azkeneraino iristen.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta