Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Basoak

Mistoa, hariztia eta ameztia

Gatzaietako baso mistoa. Parkean baso-mota horrexek dauka espezie aniztasun handiena.

Baso mistoak eta hariztiak elikagarrietan aberatsak diren lurretan agertzen dira, gehienetan lur soroetan, 600 metrotik beherakoetan. Baso horietan, zuhaitz bereziena haritz kanduduna da eta batzuetan hariztietan batzen den arren, gehienetan beste zuhaitz eta zuhaixka askorekin, esaterako lizar, astigar arrunt, hosto handiko ezki, urki, gaztainondo, hurritz eta zumalakarrarekin, tartekaturik agertzen da. Urkiolan zuhaitz aniztasun handiena daukan basoa, baso mistoa da, baina azalera txikiak okupatzen ditu (Parkeko azaleraren %1 baino gutxiago).

Parkearen hegoaldeko isurialdeko basoetan haritz kandudunarekin batera haritz kandugabea eta ametza agertzen dira. Ametzak, hareharrizko lur lehorragoetan hazi ohi denak alegia, sarri pagoaren ondoan egiten ditu ameztiak, soro lurraren eta mendi lurraren bitartean.

Baso horietako landare bereziak, beste batzuen artean, fenta (?), ezker-aihena, apo-mahatsa, huntza eta sasia dira

Inguruko baso misto aipagarrienak Saibiko iparraldeko maldako behe aldekoa, Gatzaietakoa, Olaetxe/Intxaurraldekoa, Amillakoa eta Axbizkar/Arranatxekoa dira.

Baso misto, harizti eta ameztiko espezie bereziak

Haritza - Quercus robur
Roble Común

Hosto erorkordun zuhaitza, sendoa, 15-40 metroko altueraduna, adaburu zabal eta biribildua. Enborrak azal lodia eta pitzatua, kolore gris-marroikoa, dauka. Bere hostoak gingildunak eta oinaldean aurikuladunak dira. Lore arrak eta lore emeak apiriletik maiatzera arte agertzen dira eta fruitua kandu luze batetik esekitzen den ezkurra da. Baso mistoak eratzen aurki daiteke Saibiko iparraldeko mazelaren behealdean, Gatzaietan eta Intxaurralden. Haitzaren zura preziatuenetarikoa da eta asko erabili izan da baserriak eraikitzeko. Haritza arbola sakratua da eta esangura handikoa euskal kulturan.


Ametza - Quercus pyrenaica
Marojo

Hosto erorkordun zuhaitza, 20 metroko altuerara artekoa. Azal lodia eta pitzatua, kolore marroi-grisekoa, dauka. Hostoak haritzaren antzekoak dira, baina gingil asko markatuagoak ditu; gainera, ile fin zurixkak, azpialdean nabarmenagoa denak, estalita daude. Maiatzetik ekainera loratzen da eta bere fruitua, ezkurra, udagoienean heltzen da. Parkean baso txitxitxoak eratzen eta haritz eta pagoekin nahastuta agertzen da Saibiko iparraldeko maldan eta Kondebason.


Huntza - Hedera helix
Hiedra

Landare igokari hau 5-15 metrokoa izan daiteke eta lurraren gainetik aurrera eginez edo zuhaitz enborrei eta hormei itsatsita gorantz haz daiteke. Bi motatako orri gogor eta distiratsuak ditu; adar antzuetakoak gingildunak eta berde ilunak dira eta lore-adarretakoak, berriz, eliptikoak eta argiagoak. Abuztutik urrira bitartean loratzen da eta fruitua hurrengo udaberrian heltzen den baia beltz pozoitsua da. Erleek sarri bisitatzen dituzte euren loreak, nektarra eskuratzeko.


Hurritza - Corylus avellana
Avellano

Orri erorkordun zuhaixka honek 2-5 metroko altuera eta oinaldetik hazten diren adar malgu ugari izan ohi ditu. Orriak handiak eta biribilduak eta ertza bi aldiz zerratuta dutenak dira. Loreak neguan izaten ditu, orriak baino lehenago, arrak gerba esekietan eta emeak apenas ikusten diren adartxoetan. Fruitua, hurra, jangarria eta guztiz elikagarria da. Bere adarrak makilak eta akuiluak egiteko eta otarregintzan erabiltzen dira.


Apo-mahatsa - Tamus communis
Nueza negra

Landare igokari honek 1-5 metrora arteko luzera izan ohi du. Hostoak bihotz forma dute, handiak, distiratsuak, alternoak eta peziolo luzedunak dira. Apiriletik ekainera loratzen da eta loreak, kolore berde/horixkadunak, matsalkotan biltzen dira. Arrak eta emeak landare ezberdinak dira; fruitua baia gorri pozoitsua da, batzuetan horixka, eta matsalkoetan esekitzen da. Banaketa tropikal eta subtropikaleko familia batekoa da (dioskoreazeoa) eta iparraldeko hemisferioko inguru epelean bizi den familia bakarrenetariko landarea da.


Udaberri-lorea - Primula acaulis
Primavera

Landare txiki eta iledun honek 5-20 cm-ko luzera eta oinaldean nerbio guztiz markatudun hosto-erroseta bat izan ohi du. Otsailetik apirilera loratzen da eta loreak kolore horikoak eta oinean bost orbain laranja kolorekoak eta kirtenaren amaieran bakartiak dituztenak dira. Ibar barrenetako baso mistoetan aurki daitezke. Parkean dauden genero bereko beste bi espezietatik zer hauengatik bereizten da, hots, honek ipurditik zuzenean jaiotzen zaizkion lore bakartiak izatean eta beste bi espeziek, ostera, (P. elatior y P. veris subsp. columnae) loreak buruetan bilduta izatean.


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta