Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Udaberriko ziza zuria – Perretxikoa

Perretxiko
Calocybe gambosa (Lyophyllum georgii) – Udaberriko ziza zuria – Perretxikoa

Sinonimoa.:Tricholoma georgii (Clus. Ex Fr.) Quelet
Izen arrunta = (eusk.) Udaberriko ziza-zuria, ziza, zuza, marti seta, perretxikoa (gazt.) Seta fina, Seta de San Jorge (Frants.) Mouseron de la Saint Georges.

TXAPELA: 5 cm-tik a 10era arteko diametroa, hemisferikoa, konbexutik leun/konbexura, kutikula zuritik zuri/kremara, gris horia, ertz kiribildua eta kutikula bereiztezina.

LAMINAK: estuak, bihurriak, eskotatuak, zuriak edo kremak.

OINA: Zurixka, 3-6 x 1-3 cm-koa, trinkoa, laburra, zaintsua ale helduetan.

MAMIA: Zuria, trinkoa, zapore eta usain irintsua.

HABITATA: Udaberrian, belardietan, mendi larretan, inarra, elorri eta abarren artean, kare-lurretan.

JANGARRITASUNA: Bikaina, guztiz estimatua eta bilatua.

OHARRAK: Gure artean zizarik preziatuenetarikoa da eta udaberrian ziza honen benetako merkatua sortzen da. Propietate hipogluzemikoak ditu (odoleko azukrea gutxitzen du). Inocybe patouillardii (inozibe hiltzailea) pozoitsuarekin nahas daiteke, baina hau gure artean arraroa da.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta