Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Onddo beltza

Hongo negro
Boletus aereus – Onddo Beltza

Sinonimoa. :Boletus ustulatus Paulet
Aereus hitzetik (latin)= Brontzea. Bere koloreagatik.
Izen arrunta = (eusk.) Onddo beltzA, (Gaztel.) Hongo negro, (Frants) Bolet bronzé

TXAPELA: 6 cm-tik 20ra (25) arteko diametroa, hemisferikoa, gero konbexua, sendoa; gaztetan kolore marroi iluna eta batzuetan kasik beltz belusatua izan ohi du, eta zahartzen denean txapelaren azaleran zehar banaturik brontze kolorea izaten du leku batzuetan.

HODIAK: Finak, luzeak, zuriak, gero horixkak, amaitzean berdexka/horixkak, kasik askeak.

POROAK: Txikiak, estuak, hasieran itxiak, kolore zuridunak, gero horiak.

OINA: Gogorra, trinkoa, lodia, gero lerdenagoa; kolore marroi argitik arre gorrixkara artekoa izan ohi du saretxo labur batekin, hasieran zuria dena eta gero marroi iluna.

MAMIA: Sendoa, gogorra, zuria, kolore gabea txapelaren azpian. Usain eta zapore atseginak ditu.

HABITATA: Udan eta Udazkenean, hosto zabalen azpian, bereziki haritzetan.

JANGARRITASUNA: Bikaina, gure artean hoberen eta estimatuenetariko bat.

OHARRAK: Hariztietako tipikoa den espezie mikorrizoa. Boletus edulis, Boletus pinicola (pinophilus) eta Boletus reticulatusekin nahas daiteke.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta