Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Martxoko ezkoa

Marzuelo
Hygrophorus marzuolus – Elur ezkoa – Martxoko ezkoa

Marzuolus hitzetik (lat) = Martxokoa. Agertzen den sasoiagatik Izen arrunta = (eusk.) Martxoko ezkoa, (gaztel.) Seta de marzo, (frantses) Hygrophore de mars

TXAPELA: 4 cm-tik 12ra arteko diametroa, hasieran konbexua, gero laua. Laura barnera kurbaturiko ertza, kizkurtua, orbain grisezko kolore zuritik belzkarara, grisaren tonu guztietatik pasatuz.

LAMINAK: Lodiak, tartekatuak, lamelulekin, dekurrenteak, zuriak, gero urdinxkak.

OINA: Mamitsua, zilindrikoa, laburra, lodia, zuria, gero urdinxka, ilunago beheko aldean, batzuetan pitin bat nabarra.

MAMIA: Zuria, urdina kutikularen azpian, trinkoa, biguna, ia-ia usainik eta zaporerik gabea.

HABITATA: Neguan, urtarriletik martxora, pinudi eta pagadi mistoetan.

JANGARRITASUNA: Bikaina, nahiz eta guztiz zaila den aurkitzen, guztiz lurpean irteten delako.

OHARRAK: Ezin da errakuntzarik izan beste ziza batekin ere, irteten den sasoiagatik. Gure inguruetan guztiz bilatua da, nahiz eta aurkitzen oso zaila izan, orri artean ezkutaturik egoten delako. Ziza jangarrien artean goiztiarrena da eta bere zaporeagatik eta mami-multzoagatik ondo kotizatua gastronomiaren ikuspuntutik.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta