Situación
Menú principal
Nudus hitzetik (lat) = Biluzia. Errezelik (?) eraztunik (?) ez daukalako.
Izen arrunta = (eusk.) Ziza hanka urdina, (gazte.) Pie azul, La pistonuda (frantses) Pied bleu
TXAPELA: 5 cm-tik 12ra arteko diametroa, konbexua, gero kasik leuna, zapala, ertz kiribildua eta kizkurtua, kutikula bereizgarria, higrofanoa, zurbila sikatzen denean, kolore urdin/morantza, marroi-itxurakoa erdian eta zahartzaroan.
LAMINAK: Estuak, ezberdinak, eransgarriak eta eskotatuak, bereizgarriak, kolore more argia.
OINA: 10 cm-rainoko luzera eta 3 cm-ko lodiera, betea, zaintsua, laminen kolorekoa edo argiagoa, oinaldean mizelio eta humus hondakinak izan ohi ditu.
MAMIA: Zurixkatik liliazeo-argira, lodia, zapore melenga eta usain lurrintsu zehaztugabea.
HABITATA: Udazkenean eta negu hasieran inardun larre eta zelaietan eta pinudi, pagadi eta hariztietan. Batzuetan udaberrian ere sortzen da.
JANGARRITASUNA: Jateko ona.
OHARRAK: Oso ezaguna eta bilatua, identifikatzen erraza delako koloreagatik. Cortinarius urdinekin nahas daiteke, baina hauek errezela dute eta baita Lepista sordidarekin ere, baina hau txikiagoa eta zurbilagoa da eta gainera jangarria da.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta