Situación
Menú principal
Deliciosus hitzetik (lat) = Gozagarria. Zaporeagatik
Izen arrunta = (eusk.) Esnegorria, (gazt.) Níscalo, Nízcalo, Nícalo (frants.) Lactaire délicieux
TXAPELA: 5 cm-tik 12 (15)era arteko diametroa, konbexutik leun/konbexura eta azkenean deprimitua, ertza gaztetan kiribildua du, kolore gorri laranjatua zirkulu zentrokideekin, likina da giro hezea dagoenean.
LAMINAK: Adnatuetatik dekurrenteetara, lamelulekin, laranja koloredunak, denborarekin berdexka bihurtzen direnak.
OINA: Laranja kolorekoa, zilindrikoa; behingoan huts, hobitxodun bihurtzen da (hobitxo txikitxoak), behean estutua.
MAMIA: Gogorra, trinkoa, gaztetan argia, gero azenario kolorekoa eta azkenean berdexka. Usain eta zapore gozoa. Ebakitzean azenario koloreko latexa, airearekin kontaktuan berdexka bihurtzen dena, botatzen du.
HABITATA: Uda amaieran eta udazkenean koniferen basoetan.
JANGARRITASUNA: Jateko ona, batez ere gazte denean.
OHARRAK: Ziza hau erabat ugaria da gure pinudietan eta gero eta gehiago bilatu ohi da jangarri ona eta identifikatzen erraza delako latexaren koloreagatik. Lactarius quieticolor, Lactarius semisanguifluus eta Lactarius hemicyaneus familia berekoekin nahas daiteke, baina hiru hauek ere jangarri onak dira.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta