Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Errotarria

Chivata
Clitopilus prunulus – Errotaria

Prunulus hitzetik (lat) =Okarana. Lehenengo aldiz aurkitu zen lekutik agian?
Izen arrunta = (eusk.) Errotaria, (gazt.) Molinera, panadera, chivata, moscado (frants.) Clitopile pruineux.

TXAPELA: 4 cm-tik 10era arteko diametroa, konbexua, gero leuna, kizkurtua, Azalera irregularra, ertz kiribildua, erraz apurtzen dena, kolore zuri edo gris zurbilduna, irina dirudien aran zurixkaz estalia

LAMINAK: Dekurrenteak, estuak, hasieran zuriak, gero esporak heltzen direnean arrosak.

OINA: Laburra, sarri eszentrikoa eta okerra, behean kotoi itxurakoa.

MAMIA: Zuria, biguna, hauskorra, irin usaina, atsegina. Zapore gozoa.

HABITATA: Udan eta udazkenean mota guztietako basoetan.

JANGARRITASUNA: Bikaina, guztiz delikatua, erraz hondatzen dena.

OHARRAK: Clitocybes zuriekin, pozoitsuekin alegia, nahas daiteke, baina hauek ez dute lamina arrosarik eta horien mamia elastikoa da, ez da hauskorra. C. prunulus baten txapela erortzen uzten bada, erraz apurtuko da. “Txibatoa” deitzen zaio boletus jangarrien leku eta sasoi berdinetan irteten delako.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta