Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Onddo hanka gorria

Pie rojo
Boletus erythropus – Onddo hanka gorria

Erythros (gr) = gorria, eta pus (gr) = hanka hitzetatik. Bere oin gorriagatik
Izen arrunta = (eusk) Onddo hanka gorria, (Gazt.) Pie rojo (Frants.) Bolet a pied rouge.

TXAPELA: 6 cm-tik 20ra arteko diametroa, konbexua, mamitsua, kutikula belusatua, sikua, kolore marroi gorrixka iluna.

HODIAK: Finak, luzeak, estuak, hori berdexkak, urdindu egiten dira airea ukitzean.

POROAK: Txikiak, biribilak, kolore gorri bizia, gorri iluna, urdindu egiten dira sakatzean.

OINA: Sendoa, lodia, estuagoa goian, gorriz puntuztatua azalera osoan azpi horixkaren gainean.

MAMIA: Trinkoa, estua, horia, urdin bihurtzen da ebakitzerakoan, zapore samurra, usain ahula.

HABITATA: Uda-udazkena. Ugari pagadi eta hariztietan, urriagoa pinudietan.

JANGARRITASUNA: Jangarri ona kolorea aldatu arren. Ziza gehienak legez, ez da komeni gordinik jatea.

OHARRAK: Boletus ia guztiak bezala, mikorrizoak egiten ditu; ziza zindoa da, intsektuen larbek gutxi erasotzen diote; gehienetan ez da jaten mamia kolorez aldatzen delako. Boletus luridusekin nahas daiteke, baina luridusek ondo markaturiko saretxoa dauka oinean eta hau ere jangarria da.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta