Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza Jangarriak

Urbeltz galparduna

Barbuda
Coprinus comatus – Urbeltz galparduna – Txipiroia

Comatus hitzetik (lat) = Ile luzea.Txapelak zahartzean izaten duen itxuragatik.
Izen arrunta = (eusk) Urbeltz galparduna, (gazte.) Barbuda (frantse.) coprin chevelu

TXAPELA: Zuria ezkata zaintsuekin, zuri lohia, goiko aldea leuna eta marroi antzekoa. Arrautza antzekotik zilindrikora, 12 cm-ko altueraraino itxita dagoenean. Zahartzen denean ireki egiten da ertzetatik, beltz eta urkoi bihurtuz.

LAMINAK: Estuak, ezberdinak, askeak, zuriak, gero arrosak eta azkenean beltzak eta urkoiak.

OINA: Bulbotsua, hutsa, zuria, erdian edo behean eraztuna daukana, mehea.

MAMIA: Mehea, biguna, urkoia, oinean zaintsua, zapore gozoa, ia usainik gabea.

HABITATA: Udaberrian eta udazkenean, zelaietan, bide bazterretan eta simaurdun lekuetan.

JANGARRITASUNA: Oso ona. Zapore biguna eta delikatua.

OHARRAK: Erraz ezagutzen den ziza da, baina arin jan behar da, ordu gutxitan alferrik galtzen delako. Ez da jan behar mamia arrosa edo beltz dagoenean. C.atramentariusekin nahas daiteke, baina hau ezkataduna da eta txapelak arrautza antz gehiago dauka, gainera kolore zuria barik grisa dauka. C.sterquilinusekin ere nahas daiteke, baina hau guztiz arraroa da eta simaur artean irteten da.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta