Situación
Menú principal
Kyanos hitzetik (gr) = urdin eta santos = horia. Koloreari dagokiona.
Izen arrunta = (eusk) Urritxa, (gaztel.) Carbonera, (Frantse.) Russule charbonnière
TXAPELA: 5 cmtik 12ra arteko diametroa, txapel biribildua, konbexua eta azkenean zapala, kolore moreduna, urdinxka, urdinxka/berdexka, liliazeoa, tonu horiak, kolorez guztiz aldakorra. Kutikula neurri batean bereizgarria, pitin bat likina, ertza normalean ez da ildaskatua.
LAMINAK: Zuriak, ukitzean koipetsuak, malguak, estuak, meheak, oinari eransgarriak.
OINA: Zuria, zilindrikoa, mamitsua, mardula, apurkorra Gibel edo urritx guztiak bezala, batzuetan orbain lilaren bat izaten du.
MAMIA: Apurkorra, zuria, kutikularen azpian ziklamen kolorea, zapore atsegin gordina, usaingabea.
HABITATA: Udan eta udagoienaren hasieran hosto zabalen basoetan. Oso ugaria.
JANGARRITASUNA: Bikaina, urritx edo gibel hoberenetarikoa eta zizarik preziatuenetakoa Euskal Herrian.
OHARRAK: Basoko ziza tipikoa, oso ezaguna eta Urkiola Parke Naturalean ugaria. Kolore more edo urdinxkadun beste urritx edo gibel batzuekin nahas daiteke. Urritx edo Gibel generoaren barruan ez dago benetan pozoitsua denik, mingotsak edo mikatzak baino ez daude eta horiek baztertzea komeni da.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta