Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Udazkeneko Onddo Zuria

Hongo blanco
Boletus edulis – Udazkeneko Onddo Zuria

Edulis hitzetik (lat) = jangarria
Izen arrunta = (eusk.) Onddo zuria, (Gaztel.) Hongo común (calabaza) (Frants) Bolet cépe

TXAPELA: 6 cm-tik 20ra arteko diametroa. Mamitsua, hemisferikoa, gero konbexua. Kolore arre gehiago ala gutxiago zuria, ertzean argiagoa, kutikula likina giro hezea dagoenean, gutxi bereizgarria. Kolorea izan daiteke argitik marroi kafesnera artekoa.

HODIAK: Sendoak, luzeak, txapeletik banatzen errazak, zurixkak, gero hori/berdexkak.

POROAK: Txikiak, biribilak, hodien kolore berekoak, aldaezinak ukitzean.

OINA: Lodia, betea, gaztetan mamitsua, zahartzaroan, berriz, lerdenagoa, kolore zurixka edo marroi argia, saretxo zurixkarekin goiko aldean.

MAMIA: Zuria, aldaezina, marroi argia kutikularen azpian, gaztetan lodia eta sendoa, zahartzaroan, ostera, bigundu egiten da. Usain atsegina, zapore biguna.

HABITATA: Udazkenean baso mota guztietan.

JANGARRITASUNA: Bikaina, zizarik zaporetsuena edozein motara prestatu arren eta hurrean mikrogastronomian gehien erabiltzen dena.

OHARRAK: Onddo honek zuhaitz mota ia guztietan eratzen ditu mikorrizoak: pinuetan, pagoetan, haritzetan eta baita txaraketan ere. Behar bada, hauxe da gehien bilatzen den ziza. Boletus Reticulatusekin nahas daiteke, baina honek oin osoan dauka saretxoa eta kutikula azpiko mamia zuria da eta gainera batez ere udan irteten da.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta