Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Zizahoria

Rebozuelo
Cantharellus cibarius – Zizahoria – Saltsa-perretxikoa

Cibarius hitzetik (lat) = jangarria
Izen arruntak = (eusk.) zizahoria, saltsa-perretxikoa, (gazt.) Rebozuelo. (frant.) girole.

TXAPELA: 3 9 cm-ko diametroa, hemisferikotik leun/konbexura, deprimitua zahartzaroan, kopa formakoa, kolore hori gorringotik hori laranjara bitartekoa, ertz lobulatu, bihurriduna.

LAMINAK: Hori bizia, Izurdurak laminen ordez, erabat dekurrenteak, adarkatuak.

OINA: Betea, laminen eta txapelaren kolore berekoa, behean gutxitua.

MAMIA: Zurixka edo horixka, usain eta zapore gozoa, fruta gustukoa.

HABITATA: Udatik udazkenera, baso mota guztietan, batez ere hostozabaletan.

JANGARRITASUNA: Bikaina, guztiz bilatua, sikatu egin daitezke gero erabiltzeko.

OHARRAK: Hygrophoropsis aurantiacarekin nahas daiteke; baina honek izurduren ordez laminak ditu. Ziza ezagun eta bilatuenetarikoa da. Aldaki asko ditu kolore ezberdinekin,.esaterako amethysteus aldakia, honek txapelean ezkata lilak ditu. Aldaki hori nahiko ugaria da Urkiola Parke Naturalean.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta