Situación
Menú principal
Sinonimoak: Boletus pinicola (Vit) Venturi
Pinicola; bere habitatari dagokiona
Izen arruntza: (eusk.) Kaskabeltza (gazte.) Boleto de pino (frants.) cèpe des pins.
TXAPELA: 8 cm-tik 20ra arteko diametroa, hemisferikoa. Globo-itxurakoa, gorri ardotsua edo marroi gorrixka, kutikula sikua, zerbait likina giro hezea dagoenean.
HODIAK: Eransgarriak, luzeak, erraz bereizten dira, hasieran zuriak gero hori berdexkak.
POROAK: Txikiak, biribilak, hodien kolore berdinekoak, aldaezinak ukitzean.
OINA: Lodia, sendoa, hasieran txapelaren diametroa baino zabalagoa, gero zerbait luzatzen da, baina ia beti eduki ohi du zabala beheko aldean, saretxo fina dauka ia-ia beheraino, batzuetan gutxi markatua.
MAMIA: Zuria, aldaezina, gaztetan estua, gero biguna, gorri ardotsua kutikularen azpian, usain eta zapore gozoak.
HABITATA: Udaberri-udazkena, batez ere pinudi eta pagadietan.
JANGARRITASUNA: Bikaina.
OHARRAK: Boletus aereusekin nahas daiteke, baina onddo kaskabeltzak tonu gorrixkak izaten ditu. Boletus goiztiarrena da; agerraldi bat apirilean edo maiatzean izaten du, gero udan desagertu egiten da eta berriro agertzen da udazkenean.
2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta