Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Ilarraka – Pago-ziza

Pardilla
Clitocybe nebularis – Pago-ziza – Ilarraka

De nebula hitzetik (lat) = Lainoa. Koloreagatik
Izen arruntza = (eusk.) llarraka, (gaztel.) Pardilla (Frants.) Clitocybe nébuleux

TXAPELA: 5 cm-tik 15era bitarteko diametroa, konbexua, konkorduna, gero hedatua eta azkenean deprimitua, kolore grisa edo arre/grisa, ilunagoa erdialdean, batzuetan aran zurixkarekin, ertza pitin bat barnera kurbatua.

LAMINAK: Estuak, krema/zurizkak, lamelulekin, adnatuetatik zerbait dekurrenteetara, erraz bereizten dira txapelaren mamitik.

OINA: Iltze-formakoa, leun trinkoa, zaintsua, goian gutxitua, zurixka edo zerbait grisaxka.

MAMIA: Zuria, sendoa, trinkoa, azkenean harroa, usain handi definitu gabea (“ilarrakarena”), zapore melenga.

HABITATA: Urritik abendura pinudi, harizti, pagadi eta inardun larreetan.

JANGARRITASUNA: Jangarria, nahiz eta urdail batzuek jasaten ez duten.

OHARRAK: Ziza arrunta eta guztiz ezaguna da; Entoloma lividumekin nahas daiteke eta errakuntza horrek gure artean pozoidurak ekartzen ditu urtero. Entoloma lividumek lamina eskotatuak ditu eta heltzean izokin-kolorea izaten dute, Clitocybe nebularisak, berriz, lamina dekurrenteak ditu eta kolore zuri/krema.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta