Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Tripaki argia

Lengua de vaca
Hydnum repandum – Tripaki argia – Negu ziza

Repandum hitzetik (lat) = konkorduna gorantz. Bere formagatik (?)
Izen arrunta = (eusk.) Tripaki argia, Negu ziza (gazt.) Lengua de vaca (frants.) Hydne sinué.

TXAPELA: 5 cm-tik 10 (15)era arteko diametroa. Zurixka/krematik hori/laranja antzekora artekoa, konbexua. Gero zerbait deprimitua, irregularra. Feldrodun azalera, ertz lobulatua.

HIMENOFOROA: Txapelaren kolorea edo zurbilagoa duten ezten hauskor, estu, dekurrentez eratua.

OINA: Zurixka, erdigune eszentrikoa, lodia, irregularra, hauskorra.

MAMIA: Lodia, hauskorra, zuria, usainik gabea, zapore pitin bat mingotsa, ukituz gero horitu egiten da.

HABITATA: Uda amaieran, udazkenean eta neguan koniferen edo hostozabalen basoetan.

JANGARRITASUNA: Jateko ona, batez ere gaztetan.

OHARRAK: Asko bilatzen den ziza, nahastezina delako txapelaren azpian dituen eztenengatik. Ziza-ilara handietan irten ohi da. Hydnum albidumekin nahas daiteke, baina hau guztiz zuria da eta batez ere basa-pinudietan irten ohi da. Hydnum rubescensekin ere nahas daiteke, baina hau txikiagoa eta mami gutxiagokoa da eta eztenak luzeak eta laranja kolorekoak ditu. Hydnum repanduma eskularruekin garbitzea komeni da, garbitzen zailak diren orbainak uzten dituelako azalean.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta