Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Gibelurdina

Seta de Cura
Russula virescens – Gibelurdina

Virescens hitzetik (lat) = Berdexka. Koloreagatik.
Izen arrunta = (eusk.) Gibelurdina, (gaztel.) Gorro verde, Seta de cura, (frants.) Russule verdoyante

TXAPELA: 4 cm-tik 9 (13)ra arteko diametroa, mamitsua, gogorra, trinkoa, gaztetan globo-itxurakoa, gero hemisferikoa eta azkenean zabalduta eta erdia hondoratuta amaitzen du. Ezkatadun kutikula, pitzatua eta kolore gardeneko orbainduna, tonu urdinik eta gorririk gabea. Gaztetan erabat zuria izan daiteke.

LAMINAK: Estu-estuak, hauskorrak, urkilatuak, zuriak edo zuri-kremak, batzuetan distira arrosekin.

OINA: 4-9 x 2-4 cm-koa, mardula, gogorra, zuria, zilindrikoa, beheko aldean meheagoa.

MAMIA: Lodia, trinkoa, zuria, zapore atsegina.

HABITATA: Udan eta udagoienaren hasieran, hostozabalen basoetan, batez ere hariztietan.

JAINGARRITASUNA: Bikaina, behar bada preziatuena gure artean.

OHARRAK: Hauxe da Russula guztien artean pisu espezifiko handiena duena. Kolore berdedun beste russula batzuekin nahas daiteke, esaterako Russula heterophyllarekin, (honek ez dauka kutikula pitzaturik) eta, baita, Russula aeruginearekin, (hau urkidietan ateratzen da); baina bata eta bestea biak dira jangarriak. Larriagoa izango litzateke Amanita phalloidesekin nahastatzea (hilgarria baita); baina honek eraztuna eta bolba dauzka. Gure gomendioa da ez batzea lurrari atxikita dauden Russula txikiak, Amanita phalloidesa ebaki daitekeelako txapel azpitik eta koloreagatik Russula virescens dela uste izatea.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta